XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

NUN ZIRA?

Eguneko
aize xuritara
bazabilan
baratzean Jauna.

Entzun zuten
Haren arrabotsa:
gorde ziren
biak zuhaitzetan.

Entzun zaitut
baratzean heldu,
beldurtu naiz
buluz gorri bainaiz.

Ez jateko
manatua nauzun
zuhaitzetik
hartu ote duzu?.

Gizonari
egin zion Jaunak
dei eta dei:
Nun zira? Nun zira?.